Gizartea -

Jaiak

Aste Nagusiaren 'pribatizazioa' salatu dute Bilboko konpartsek

Kontzertuak Txurdinagako Europa parkera eraman ditu Udalak. Musika ikuskizunetara joategatik ordaindu egin beharko dela susmatzen dute.

Public Enemy taldea 2012ko Bilboko Aste Nagusian. Argazkia: EiTB
Public Enemy taldea 2012ko Bilboko Aste Nagusian.
Public Enemy taldea 2012ko Bilboko Aste Nagusian. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak Txurdinagako Europa parkera eraman nahi ditu Aste Nagusiko kontzertuak. Bilboko konpartsek salatu dutenez, jaiak "pribatizatzea" eta kontzertuak ikusteagatik ikusleek ordaintzea lortu nahi dute.

Udaletxe aurrean prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean. Aste Nagusiko kontzertuak Etxebarria parkean izatea nahi dute Bilboko konpartsek, eta Txurdinagako Europa parkean.

"Udalaren helburua Aste Nagusia apurka-apurka pribatizatzea da, batez ere, kontzertuak", salatu dute Bilboko konpartsek.

Kontzertuen kokalekuaren harira, eztabaida artifiziala sortzea egotzi diote Bilboko Udalari. Eztabaida horren helburua kaleko doako musika kontzertuak bertan behera uztea, eta gune itxietan, ordainpeko kontzertuak egitea legoke, Itziar Villafañez eta Iñaki Leonardo Bilboko konpartsen bozeramaileen arabera.

Bilboko Udalak arazo teknikoak aipatu ditu kontzertuak tokiz aldatzeko. Bilboko Konpartsen esanetan, ordea, espazioak berrantolatuta oztopoak gainditu daitezke.

Kontzertuak Etxebarria parkean izatea nahi dute konpartsek, eta zirkoa beste toki batera mugitzea proposatzen dute. "Ez gara teknikoak, baina Circo del Sol delakoa Botika Zaharrean egon da, eta beste edozein zirko ere bertan jarri daiteke", gaineratu dute.

Bestalde, Bilboko Aste Nagusia hobetzen saiatzeko lanean jarraituko dutela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea