Gizartea -

Palmako aireportua

Hegazkinean entsaimadak eramateagatik 8 euro kobratuko ditu Ryanair-ek

Uhartetik gozokiak maletaren barruan eraman beharko dituzte bezeroek aurrerantzean. Entsaimadak kabinaren barruan, eskuetan edo bigarren fardel gisa, eramaten baldin badituzte ordaindu beharko dute.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair konpainiak bezeroei zortzi euroko errekargua kobratuko die hegazkinean daramaten entsaimada bakoitzeko.

Palmatik gozokiak maletaren barruan eraman beharko dituzte bezeroek aurrerantzean. Entsaimadak kabinaren barruan, eskuetan edo bigarren fardel gisa, eramaten baldin badituzte ordaindu beharko dute.

Ekipaje politika "hegazkin-txarteletan zehaztu" egiten dela ziurtatu du konpainiak.

Gainera, 8.7 atalak ekipajeari egiten dio erreferentzia. Ryanair-ek "gehienez 55X40X20 tamainako ekipaje fardel bakarra" eramateko aukera ematen du.

Entsaimadak uharteko gozoki tipikoa da eta bisitariek oroigarri gisa eraman ohi dituzte. Garraiatzeko arazoek kontsumoa jaitsi dezakete eta Palmako ekonomian kalte egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea