Gizartea -
Gertaera
Gizon bat hil da Nafarroan jazotako auto istripu batean
Auritzeko zenbait suhiltzalek atera behar izan dute hildakoaren gorpua autotik.
Errdakzioa
Auto bateko gidari bat hil da gaur, igandea, errepidetik atera eta autoa irauli ostean, Garralda parean zegoenean, N-140 errepidean.
SOS Nafarroatik zabaldu dutenez, gertaera Garralda eta Aribe herriak lotzen dituen errepideko 8. kilometroan jazo da. Istripuan gizonezko bat hil da, eta Auritzeko zenbait suhiltzalek atera behar izan dute hildakoaren gorpua autotik.
Istripua argitzeko nondik norakoak ezagutzeko lanetan Guardia Zibila dago, Nafarroako Larrialdietarako Agentziak, ordea, Garraldako mediku-taldea eta anbulantzia bat bidali du bertara, baina ezin izan dute ezer egin biktima laguntzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea