Gizartea -
Noos auzia
Infantari leporatzen dizkioten salmentak argitzea eskatu du epaileak
Haziendaren arabera, Cristina infantak 2005ean eta 2006an saldutako ondasun higiezinen datuak emateko eskatu dizkie epaileak lau jabetza-erregistrori.
Erredakzioa
Haziendaren arabera, Cristina infantak 2005ean eta 2006an saldutako ondasun higiezinen datuak emateko eskatu dizkie Jose Castro epaileak lau jabetza-erregistrori. Ogasunaren hitzetan, 1,4 milioi euroren truke saldu zituen infantak.
Alacant, Almagro (Ciudad Real), Arenys de Mar (Bartzelona) eta Pilar de la Horadadako (Alacant) jabetza-erregistroei zazpi higiezinen agirien berri emateko eskatu die Castrok gaur, Iñaki Urdangarinekin batera Pedralbes erosi ostean infantak saldu ote zituen argitzeko.
Jabetza-erregistroei egindako eskaerarekin infanta jabea ote zen eta salmentarekin etekina atera zuen egiaztatu nahi du Castrok.
Haziendak epaileari iragan ostiralean emandako txostenaren arabaera, ustez infantarenak ziren zazpi higiezin saldu ziren 2005ean, eta beste bost 2006an, baina infantak Erregearen Etxearen bidez Haziendaren informazioa gezurtatu zuen.