Gizartea -

Igandetik desagertuta

Urkiolan desagertutako 81 urteko gizona hilda aurkitu dute

Igandean desagertu zen, Urkiolako santutegiko mezatik irten ostean. Berez hil omen da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Urkiolan desagertu zen 81 urteko gizona hilda aurkitu dute. Berez hil omen da, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Jose Maria Ajuria Izurtzakoa zen, eta igandean, 12:00ak aldera, desagertu zen Urkiolan, santutegiko mezatik irten eta autobus geltokira zihoala. Desagertzearen berri jasotakoan, bilaketa lanak abiatu zituzten, eta gaur amaitu dira, 12:45ean hilotza aurkitu ostean.

Bilaketa lanetan, Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritza, Ertzaintza, Base Gorria (Bizkaiko Foru Aldundia), Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea, Gurutze Gorria eta DYA aritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur Anboto mendilerroa