Gizartea -
Gertakaria
Adingabe batek sexu-erasoa jasan duen ikertzen ari dira Zarautzen
Zarauzko Udalak ezohiko bilera deitu du astearte honetan, gertakaria aztertzeko eta ustezko erasoa gaitzesteko.
Erredakzioa
Ertzaintzak ikerketa bat ireki du Zarautzen neska adingabe bati sexu-erasoa egin dioten argitzeko, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Udalak zehaztu duenez, gertakariak joan den astelehen gauean jazo ziren, Zarauzko malekoian. Ertzaintzak zona hori inguratu du, aztarnak bilatzeko asmoz.
Bestalde, Zarauzko Udalak ezohiko bilera egingo du gaur eguerdian, gertakariak aztertzeko eta ustezko erasoa salatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea