Gizartea -

Herri epaimahaiaren erabakia

Valtierrako krimenagatik akusatutako gizonari homizidioa egotzi diote

Orain epaileak zigorra erabaki beharko du. Gertakariak 2012an jazo ziren, Javier Samanesek eskopeta batez tiro eginda Dayan Murillo hil zuenean.

Javier Samanes, epaiketan. Argazkia: EFE
Javier Samanes, epaiketan. Argazkia: EFE
Javier Samanes, epaiketan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valtierrako krimena aztertzen aritu den herri epaimahaiak ondorioztatu du Javier Samanes Dayan Murilloren heriotzaren erantzulea dela, eta, ondorioz, homizidioa leporatu diote.

Gerkatariak 2012an jazo ziren, Samanesek eskopeta bat hartu eta zenbait tiro emanda hil zuen Murillo.

Herri epaimahaiak bere erabakia hartuta, orain epaileak eman beharko du azken ebazpena. Epaiketan, fiskalak berretsi egin zuen Samanesen kontrako 17 urte eta erdiko zigor eskaera; akusazio partikularrak, berriz, 20 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea