Gizartea -

Istripua Bizkaian

Lagun bat hil da Igorren izandako istripuan

N-240 errepidean itxita dago Igorre parean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da gaur eguerdian Igorren, kamioi baten eta bi autoren artean izan den istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 13:45ean izan da, N-240 errepidean, Igorre herriaren inguruan. Ez daude argi zergatik jazo den istripua. Habe metalikoak garraiatzen zituen kamioi batek eta bi autok elkarren aurka jo dute.

Kolpearen ondorioz, autoetako bateko gidaria momentuan hil da, eta bertaratu diren sorospen-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin horren bizitza salbatzeko. Aipatu errepidea moztuta jarraitzen du 15:00etan, eta auto-ilara nabarmenak jazo dira, bidearen bi noranzkoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea