Gizartea -

Entzierroaren kronika

Lehendabiziko adarkadak, arriskua eta izua, entzierrorik luzeenean

Zezen bat atzean geratu da eta hainbat aldiz korrikalarien aurka egin du, horietako bat hainbat aldiz adarkatuta. Aurtengo sanferminetako entzierrorik luzeena eta arriskutsuena izan da.

Zezen batek hainbat aldiz egin du korrikalarien aurka, entzierrorik luzeenean. EFE
Zezen batek hainbat aldiz egin du korrikalarien aurka, entzierrorik luzeenean. EFE
Lau adarkatuta seigarren entzierro motel eta arriskutsuan

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El Pilar ganadutegiko (Salamanca) zezen batek izua eraman du sanferminetako entzierrora. Atzean geratu da, ibilbidearen azken zatian, eta hainbat korrikalariren aurka egin du behin eta berriro. Gutxienez, lau lagun adarkatu ditu.

2011n entzierrorik azkarrena egin bazuten ere, gaurkoan aurtengo lasterketarik luzeena egin dute: 4 minutu eta 57 segundoko iraupena izan du.

Entzierroko protagonista nagusia Estafeta kalean atzean geratu den zezen beltza izan da. Arrisku egoera ugari sortu ditu eta hiru korrikalari adarkatu ditu. Kale erdian, kamiseta urdindun eta horidun gazte baten aurka egin du behin eta berriz.

Entzierroa 08:00etan hasi da. Santo Domingoko ukuiluetatik batera atera dira, baina zezen bat berehala jarri da aurrean eta abiadura handian joan dira.

Estafeta kalean barneratu direnean izan dira egoera arriskutsuenak. Kale erdira iritsi direnean, arestian aipatutako zezen beltzak korrikalari gazte bat harrapatu du eta behin eta berriro kolpatu du.

Beste lasterkari batzuk laguntzen saiatu dira eta zezenari buztanetik heldu diote, baina honek lurrean zegoen gaztea adarkatzen jarraitu du. Azkenean, korrikalari batzuek arrastaka eraman dute lurrean zegoen gaztea, eta, kostata izan bada ere, zezenak aurrera jarraitu du.

Telefonicako kalean beste lasterkari bat harrapatu du, eta zezen plazara sartzeko tunelean berriro eragin du izua, behin eta berriz buelta eman eta korrikalarien kontra egin duelako.

Beste korrikalari bat adarkatu ostean, zezen plazan sartu da, artzainek lagunduta. Handik berehala sartu ukuiluan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea