Gizartea -
Gertakari
20 lagun etxetik atera dituzte Donostian, sute baten ondorioz
Sutea Kale Nagusiko taberna batean piztu da, eta erabat kiskalita geratu da.
Erredakzioa
Donostiako Kale Nagusian bizi diren 20 lagun etxetik atera dituzte gaur goizean, taberna batean piztu den sutearen ondorioz.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sua goizeko zazpiak aldera piztu da, eta kalte handia eragin du Gipuzkoako hiriburuko taberna horretan.
Aipatu iturriek zehaztu dutenez, udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu dira bizilagunak etxetik ateratzeko. Zorionez, ez da zauriturik izan, eta suhiltzaileek berehala itzali dute sua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea