Gizartea -
Trafiko Legearen erreforma
Oinezkoei droga eta alkohol kontrolak egin ahal izango zaizkie
Trafiko Legearen erreformaren arabera, oinezkoek arauren bat urratuz gero, droga eta alkohola antzemateko kontrolak egin ahal izango dizkie Poliziak.
Erredakzioa
Gobernuak onartutako Trafiko eta Errepide Segurtasunaren Legearen erreformaren proiektuaren arabera, oinezkoek zirkulazio arauren bat urratuz gero, droga eta alkohola antzemateko kontrolak egin ahal izango dizkie Poliziak. Orain arte istripu baten biktimei edo ezbeharretan parte hartu duten lagunei bakarrik egin ohi zaizkie kontrol horiek.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak azaldu dutenez, alkoholaren menpean gidatzeagatik ezarritako isunak bikoiztuko dituzte: 500 eurotik 1.000 eurotara.
Gauzak horrela, gehienezko alkohol tasek ez dute aldaketarik izango: aire litro bakoitzeko 0,25 miligramo alkohol gidari guztientzako, eta 0,15 miligramo alkohol gidari berrientzako eta merkantzia garraioen eta ibilgailu berezien gidarientzako.