Gizartea -

Urteurrena

Bizkaia zubiak 120 urte bete ditu

Burdinazko zubiak Nerbioi ibaiaren bi aldeak lotzen ditu: Portugalete eta Getxo.

Bizkaia zubia. Argazkia: EiTB
Bizkaia zubia. Argazkia: EiTB
Abenturazko kirolak, Portugaleteko Zubi Esekian

2:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela 120 urte ireki zuten Portugalete eta Getxo lotzen dituen Bizkaia zubia. Itsasadarraren bi aldeak elkartzen dituen egitura horren urtebetetzea ospatzeko goizean haur eta gazteentzako kirol ekitaldiak antolatu dituzte, arratsaldean hitzaldiak izango dira eta gauean, berriz, kontzertuak.

Alberto Palacio arkitektoak diseinatu zuen zubi esekia eta 1893an inauguratu zuten, eta ireki zutenetik milaka lagunek bisitatu dute zubi esekia.

61 metro luzeko lau burdinazko dorre eta 160 metroko langa bat ditu. Itsasadarraren parean Nerbioi ibaiaren bi aldeak elkartzea eta itsasontzien nabigazioa ez oztopatzea zen egituraren helburua.

2006ko uztailaren 13an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea