Gizartea -
Gertaera
Haurtxo baten hilotza topatu dute Kantabriako zabortegi batean
Umetxoak zilborrestea ebaki barik zuen eta usteltzen hasia zen.
Erredakzioa
Jaioberri baten hilotza, oraindik zilborrestea ebaki barik zuela, topatu dute Meruelo (Kantabria) herriko zabortegi batean, eta usteltzen hasia zegoen.
Kantabriako Gobernu Ordezkaritzak zabaldu duenez, jaioberriaren gorpua atzo, larunbata, topatu zuten 14:30ak aldera zabortegi horretako langileek. Uhal garraiatzailea geldiarazi zuten eta segurtasun indarrei abisua helarazi zieten.
Guardia Zibilak zabortegira joan eta, momentuz, haurtxoaren autopsian daude buru belarri, umetxoaren gurasoak topatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea