Gizartea -

Sexu-erasoak

Bi emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Baionako jaietan

Bigarren neska batek ere bere aurkako sexu-erasoa salatu du, Anne kayanakis fiskalak jakitera eman duenez.

Bi emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Baionako jaietan

1:15

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 urteko emakume bat bortxatu zuten Baionako jaietan, iragan asteburuan. Bigarren neska batek ere bere aurkako sexu-erasoa salatu du, Anne Kayanakis fiskalak jakitera eman duenez.

Ustezko bortxaketa larunbatean, goizaldeko 4etan, gertatu zen, Baionako tren geltokitik gertu dagoen Mobek kalean. 41 urteko emakumea etxera bueltan zihoan, eta jaietan ia mugimendurik ez dagoen Sandu Izpiritu auzoan izan zen ustezko bortxaketa.

Bestalde, joan den asteazken goizaldean neska gazte batek ustez sexu-erasoa jasan zuela salatu zuen. Antza, gizonezko batek ukituak egin zizkion bortizki neska gazte horri.

Neska ohiuka hasi eta erasotzaileak ihes egin zuen. Fiskalaren arabera, “larritasun arineko” gertaera izan zen. Kayanakisen hitzetan, bi erasoak salatu egin dituzte, eta dagoeneko ikerketa abiarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea