Gizartea -
Interneten
Gizonezko bat atxilotu dute Mutrikun, haur pornografia zabaltzeagatik
Poliziak iaz ekin zion ikerketari, Bartzelonan. Adingabeen bideoak interneten zabaltzen zituen pertsona talde bat atzeman zuen poliziak orduan.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Mutrikun, haur pornografia interneten zabaltzeagatik, poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Poliziak iaz ekin zion ikerketari, Bartzelonan. Adingabeen bideoak interneten zabaltzen zituen pertsona talde bat atzeman zuen poliziak orduan.
Bartzelona eta Donostiako agenteak elkarlanean aritu dira azken hilabeteetan, Mutrikun bideo horiek zabaltzen zituen pertsona hura atxilotu arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea