Gizartea -

A-15ean jazotako istripua

Urnietan hil zen kamioilariaren istripua argitzeko lekukoen bila

Kamioia Urnietan irauli eta gidaria istripuan eragindako zauriengatik hil zen. Ertzaintza lekukoen bila ari da gertatutakoa argitzeko, 943 53 91 19 telefono zenbakian.

Ertzaintza istripuaren nondik norakoak argitzeko lanetan dabil
Ertzaintza istripuaren nondik norakoak argitzeko lanetan dabil. Irudia: EFE
Ertzaintza istripuaren nondik norakoak argitzeko lanetan dabil

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza atzo, osteguna, A-15 autobidean, Urnieta parean, gertatuko istripuaren gaineko informazioaren bila ari da, bertan kamioilari bat hil baitzen, kamioia iraulita.

Istripua 12:15 aldera gertatu zen, Scania 480 kamioi bat Donostiarako noranzkoan errepidetik irten eta iraulita geratuta.

Gidaria, Portugalekoa eta 61 urtekoa, atera ezinik geratu zen, zauri larriekin. Eragindako zaurien ondorioz bertan hil zen, artatu zuten medikuen arabera.

Ertzaintza lekukoen bila ari da gertatutakoa argitzeko, istripuarekin lotutako informazioarik izatekotan 943 53 91 19 telefono zenbakira deitu dezala eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea