Gizartea -

Iragarpena

Fronte hotz bat sartu eta tenperaturek nabarmen egingo dute behera

Hegoaldean beroenak 30 ºC-ren bueltan geldituko dira, eta iparraldean tenperaturek ez dute 25 ºC-ren langa pasatuko.

Argazkia: Alberto Zorrilla
Argazkia: Alberto Zorrilla
Argazkia: Alberto Zorrilla

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotan Euskal Herrian izan dugun bero-bolada atzean utzi eta tenperaturen nabarmen egingo dute behera, fronte hotz baten eraginez.

Euskalmetek egin duen asteburuko eguraldiaren iragarpenaren arabera, ipar haizeak giroa freskotuko du eta kantauri isurialdean euria ere egin lezake.

Larunbatean zerua nahiko estalia agertuko da ipar partean eta tarteka busti egingo du, bereziki kantauri isurialdean. Hegoaldean zerua txukunago egongo da eta giroa jasangarria izango da iparraldeko haizeak giroa freskatuko baitu. Oro har, termometroak ez du 30 ºC-ren muga gaindituko, Nafarroa hegoaldeko txokoren baten salbu, eta ipar partean 25 ºC-tik ezin pasa ibiliko da.

Igandean nahiko ilun agertuko da zerua egunsentian ipar partean eta bertan seguruenik zertxobait bustiko du oraindik. Hegoaldean aldiz, ostarte politak gailenduko dira. Arratsaldean zerua garbituz joango da eta eguzki-giroa nagusituz. Eguneko tenperatura beroenak apur bat igoko dira; Nafarroa erdi eta hegoaldean 30 ºC-ren muga gaindituko dute eta gainontzeko tokietan 25 eta 30 ºC artean mugituko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea