Gizartea -
Irteera operazioa
Normaltasuna nagusi euskal errepideetan, 7 km-ko auto-ilaren ostean
Halaber, Airtzienagan, Araba-2604 errepidean, istripu bat izan da autobus eta auto baten artean. Gutxienez sei pertsona zauritu dira, horien artean neskatila bat.
Erredakzioa
Larunbat goizean izandako auto-ilara luzeak AP-8an eta AP-68an (puntu batzuetan 7 kilometrora iritsi dira), arratsalde honetako lehen orduan amaitu dira.
Milaka auto-gidarik Europa iparraldetik Espainiara, Afrikara eta Portugalera arteko bidea egingo dute egunotan, udako oporraldia aprobetxatuz. Orain, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzatik jakitera eman dutenez, normaltasuna da nagusia euskal errepideetan.
Auto-ilara garrantzitsuak izan dira goiz osoan zehar AP-8an, Irunen, Zarauzko noranzkoan, eta AP-68a A-1arekin lotzen duen errepidean, Armiñonen (Araba).
Halaber, kilometro bat eta hiru arteko auto-ilarak izan dira AP-8an, Etxebarrin, Zigoitia (Araba) inguruan.
Istripua Airtzienagan
Airtzienagan, Araba-2604 errepidean, istripu bat izan da autobus eta auto baten artean. Gutxienez sei pertsona zauritu dira, horien artean neskatila bat. Hainbat anbulantzia eta Ertzaintzako helikoptero bat bertaratu dira. Beste bidetik jarri dute aldi bateko pasoa.