Gizartea -
Nafarroa
Atsekabea Andosillan eta Arroitzen, bi lagun istripu batean hil ostean
Igandean hil ziren ultrarin batean izandako istripuan. Ibilgailua lurrera erori zen Milagro udalerritik gertu eta ondoren suak hartu zuen.
Erredakzioa
Andosilla eta Arroitzen atsekabea da nagusi igandean bi bizilagun ultrarin istripuan hil ostean. Ultrarina Milagro udalerrian erori zen.
Hildakoak Juan Carlos Oses eta Luis de la Vega dira. Izenak ez dituzte ofizialki konfirmatu, baina biak ziren ultrarinean atera ziren pertsonak. Hegaldia 11:15ean hasi zuten Sesmako aerodromotik. Istripua 12:20an izan zen. Gertatutakoa argitzeke dago.
Ultrarina trokarte batean jausi zen, Milagroko hirigunetik gertu, eta suak hartu zuen. Sugarrak inguruko belarretara zabaldu ziren, eta, ondorioz, Peraltako Suhiltzaileei deitu behar izan zieten. Horrek ikerketa eta biktimen erreskatea atzeratu zuen.
Manuel Teres Andosillako alkateak herrian "atsekabea" dela nagusi azpimarratu du, gertatutakoa "kolpe handia" izan baita herritarrentzat. Kontsolamendu moduan, "gustuko zutena egiten ari zirela hil dira biak", esan du alkateak.