Gizartea -
Aurreikuspena
Abisu horia Euskadin, eurite eta haizete handiak izateko arriskuagatik
Jaurlaritzak abisu horia ezarri du, arratsalderako ekaitz handiak baitaude iragarrita. Ostegunera bitartean, ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago botatzeko arriskua dago.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du, arratsalderako ekaitz handiak baitaude iragarrita. Ostegunera bitartean, ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago botatzeko arriskua dago.Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak 18:00etan jarriko du indarrean abisu horia. Ordu horretatik aurrera, bero-hodeiak ugaritu egingo dira, eta litekeena da zaparrada trumoitsuak botatzea. Ekialdean handiagoak izan dira, eta txingorra eta haizete handiak ere espero dira arratsalderako. Bihar eta etzi, abisu horia mantenduko dute, Euskalmetek euriteak iragarri baititu. Ordubetean, metro karratuko 15 litro baino gehiago botatzeko arriskua aurreikusi du Euskalmetek, batez ere bihar gauerako.Izan ere, asteazkenean ezegonkortasuna areagotu egingo da eta, horrenbestez, zaparrada trumoitsuekin jarraituko dugu. Eguerditik aurrera, ezegonkortasuna handitu egingo da; beraz, lurralde osoan bota litzake zaparrada trumoitsuak, noiznahi, eta zenbait lekutan handiak izan litezke. Goizean euri txikia egingo du, batez ere kantauriar isurialdean, eta giroa nahiko goibela izango den egun osoan. Tenperatura jaitsi egingo da, eta kantauriar isurialdean 20 graduak gainditu ezinik ibiliko da termometroa. Ostegunean, goizean goiz fresko egingo du, eta baliteke zaparrada batzuk botatzea. Arratsaldean, atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea zakartu egingo da arratsaldean, bolada gogorrak izango dira, eta horrek tenperaturaren igoera moteldu egingo du pixka bat.