Gizartea -

Gasteizko Jaiak

Atzerako kontaketa Gasteizen jaietako zapia esekitzeko

Zeledon Miguel deunaren dorrera itzultzen denean, Gasteizek Donostiari pasako dio jaien testigantza, bihar hasiko baita donostiarren jaia.

Zeledonen jaitsiera. Argazkia: Efe
Zeledonen jaitsiera. Argazkia: Efe
Zeledonen jaitsiera. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteiztarrek beren atzerako kontaketa partikularra hasi dute iadanik, bihartik aurrera jaietako zapia eta blusa etxean eseki eta urtebetez itxaron beharko dutelako berriz ere janzteko. Dena den, batzuek jaiak bukatzea eskertuko dute, sei egunez lo gutxi egin ostean.

Zeledon Miguel deunaren dorrera itzultzen denean, Gasteizek Donostiari pasako dio jaien testigantza, bihar hasiko baita donostiarren jaia, Alderdi Ederko kanoikadaren ostean.

Ia sei eguneko jaien ostean, jaiek kalte egin diete edateari eta jateari ezetz esaten ez dakiten sabelei. Horiez gain, parrandazaleei ere deskantsatzeko ordua heldu zaie.

Kuadrillen azkenengo paseoa

Azken egun honetan, eguzkiaren konpainia izan dute gasteiztarrek, nahiz eta ez duen gogor jo. 19 gradurekin, erraldoiek, buruhandiek eta zaldunek azken aldiz girotu dituzte arabar hiriburuaren kaleak.

Blusek eta neskek zezen plazara egingo duten azken paseoaz gain, gauean pilotazaleek azken partida ikusi ahal izango dute Ogeta pilotalekuan.

Zeledonen itzulera

Joan den abuztuaren 4ean ongi etorria eman ostean, goizaldean, Gasteizek agur esango dio Zeledoni urtebetez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea