Gizartea -

Hegazkinaren matxura bategatik

Bartzelonara heldu dira Dubrovniken harrapatuta egon diren bidaiariak

Ehunaka bidaiari Kroaziako hiri horren aireportuan 30 orduz egon dira harrapatuta, larunbatean euren hegaldia bertan behera gelditu ostean.

Dubrovniken harrapatuta egon diren lagunen itzulera. Argazkia: EFE.
Dubrovniken harrapatuta egon diren lagunen itzulera. Argazkia: EFE.
Dubrovniken harrapatuta egon diren lagunen itzulera. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dubrovnikeko aireportuan (Kroazia) 30 orduz harrapatuta egon diren Vueling-eko ehunaka bidaiariak Bartzelonara heldu ziren atzo 20:36ean, konpainiak euren bila beste hegazkin bat bidali ostean.

Bidaiariek larunbatean bueltatzea zuten aurreikusita, 13:30ean, baina, hegazkinak zuen matxura batek ezinezkoa egin zuen hori. Hala, 30 ordu eman behar izan dituzte ordezko hegazkina itxaroteko.

Lluis Pons Vueling enpresako marketingeko zuzendariak Bartzelonako aireportuan azaldu zuenez, kaltetutako 151 bezeroetatik ehun bat itzuli dira hegaldi horretan. Izan ere, horietako batzuk berezko medioak erabili izan dituzte bueltatzeko.

Vueling-eko bozeramaileak azpimarratu du ezinezkoa izan zela bidaiarientzako alojamenduren bat aurkitzea, abuztuaren erdian Kroaziako hiri txiki hori turistaz gainezka dagoelako.

Hala ere, nabarmendu duenez, momentu oro bezeroek janaria izan zuten itxaronaldi horretan.

Harrapatutako bidaiariek konpainiarekiko sumintasuna adierazi dute sare sozialen bitartez, uste dutelako ez zutela nahiko informaziorik jaso eta ez zirelako haietaz arduratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea