Gizartea -

Heriotza

Rosalia Mera Inditexen sortzaileetako bat hil da

Galiziako enpresaria Amancio Ortega Inditexeko presidentearekin ezkonduta egon zen. Atzo eraman zuen alabak ospitalera, garuneko isuriagatik.

Rosalia Mera Galiziko enpresaria. EFE
Rosalia Mera
Rosalia Mera Galiziko enpresaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosalia Mera Galiziako enpresaria hil egin da ostegun honetan, atzo Menorcan izandako garuneko isuri baten ondorioz, medikuek azaldu dutenez.

Inditetxeko sortzaileetako bat izan zen eta Amancio Ortega enpresako presidentearekin ezkonduta egon zen. Atzo eraman zuen ospitalera alabak, Menorcan oporrak pasatzen ari zirela, gaizki sentituta.

Behin ospitalera iritsi, garuneko isuri bat izan zuela berretsi zuten, eta zainketa intentsiboetako unitatean sartu zuten.

Paideia Fundazioko presidentea (69 urte ditu) Espainiako emakumerik aberatsena zen, Forbes aldizkariaren arabera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea