Gizartea -

Trafikoa

7,5 km-ko auto-ilarak AP-8an, Biriatutik

Arratsaldeko lehen orduan hasi dira auto-ilarak sortzen, eta 18:00etarako 7,5 km-ra iristen ziren, Irungo bidesaria pasatuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan Europako iparralderantz dagoen zirkulazio handiak 7,5 km-ko auto-ilarak sortu ditu AP-8an, Biriatuko bidesaretik aurrera, Frantziarekin mugan.

Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, arratsaldeko lehen orduan hasi dira auto-ilarak sortzen, eta 18:00etarako 7,5 km-ra iristen ziren, Irungo bidesaria pasatuz.

Puntu horretan ilarak ohikoak izaten dira abuztuko bigarren hamabostaldian, Marokotik, Portugaletik eta Espainiako hegoaldetik datozen milaka ibilgailuk autobidea zeharkatzen dutenean Europako iparralderantz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea