Gizartea -

Trafikoa

Gizonezko bat hil da auto-istripuz Murchanten

Ibilgailuan harrapatuta geratu den emakumezko bat bertatik atera behar izan dute suhiltzaileek. Emakumea larri dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gizonezko bat hil da AP-68 errepidean izandako auto-istripu batean, Murchante parean (Nafarroa). Nafarroako Ospitalera (Iruñea) helikopteroz eraman dute, baina azkenean zendu da.

Istripua 11:45ean jazo da, AP-ko 213. kilometroan. Ibilgailua errepidetik atera eta irauli egin da. Gizonezkoak zauri larriak jasan ditu, eta berarekin zihoan emakumezko bat ere larri zauritu da. Emakumea anbulantziaz eraman dute Tuterako Sofia Erregina Ospitalera.

SOS Nafarroako larrialdietarako zerbitzuak Tuterako suhiltzaileak eta zonaldeko guardiako medikuak mobilizatu ditu. Foru Poliziak zirkulazioa kudeatu du, ibilgailua eta bidaiariak bertatik eraman arte, errepidea itxi dutelako. Tuterako Argiketa-Taldeak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea