Gizartea -

Madrilen

Urtegi batean desagertutako nerabeen hilotzak aurkitu dituzte

13 eta 14 urteko bi neskak uretan sartu ziren eta geroztik senitartekoek nerabeak galdu zituzten. Jazoera Valmayorreko urtegian gertatu da, Madrilen.

Bi nesken gorpuak aurkitu ditu azkenean Guardia Zibilak. Argazkia: EFE
Bi nesken gorpuak aurkitu ditu azkenean Guardia Zibilak. Argazkia: EFE
Bi nesken gorpuak aurkitu ditu azkenean Guardia Zibilak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valmayorreko urtegian igande honetan desagertutako 13 eta 14 urteko nesken gorpuak aurkitu ditu azkenik Guardia Zibileko Ur-Jarduetarako Talde Bereziak, Madrilgo Larrialdietarako Zerbitzuak jakinarazi duenez.

17:41ean aurkitu dute lehen gorpua, eta 17:46ean, ordea, bigarrena. Bi hilotzak ibaiertzetatik 40 metrora aurkitu dituzte, bi nerabeak azken aldiz ikusi zituzten lekuan.

13 eta 14 urteko bi neskak uretan sartu ziren eta geroztik senitartekoek nerabeak galdu zituzten. 14:45ean familiek Larrialdi Zerbitzuei abisu eman zieten, eta hortik aurrera Guardia Zibila mobilizatu egin da neskak bilatzeko.

Bainulariz betetako zonaldean zeuden neskak, bainua hartzea debekatuta egon arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Madril albisteak gaur Desagertutako pertsonak gaur Nerabezaroa albisteak