Gizartea -

Pedrolan (Zaragoza)

Bigantxa bat tiroz hil dute entzierro batetik ihes egin ostean

Animaliak atearen zerrapoa apurtu eta bertatik ihes egin du. Bidean, bi gazte arin zauritu ditu. Hori dela eta, "arazoak saihesteko", tiroz hiltzea erabaki du Udalak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigantxa bat tiroz hil dute gaur Pedrolako jaietako entzierroaren ostean (Zaragozan). Animaliak atearen zerrapoa apurtu eta bertatik ihes egin du. Bidean, herriko bi gazte arin zauritu ditu. Hori dela eta, "arazoak saihesteko", tiroz hiltzea erabaki du Udalak.

Felipe Egido Pedrolako alkateak azaldu duenez, "erabakia ahoz batez hartu dugu, Udala, Guardia Zibila eta Udaltzaingoaren artean". Izan ere, udaltzaingo batek errifle batekin hil du bigantxa.

Gertaera 09:00ak aldera jazo da. Entzierroaren azken bigantxak (350 kiloko pisua zuen, bigantxa "indartsuenetarikoa") bi metroko altuera zuen ate metalikoaren zerrapoa apurtu du.

Bigantxa herriko kaleetatik igaro da, irteera bila. Ihesaldian herriko bi gazte arin zauritu ditu. Bi gazte, 16 urtekoak, Zaragozako Klinikara eraman dituzte. Horietako bati alta eman diote dagoeneko; bigarrenak, ordea, ospitaleratuta jarraitzen du traumatologia zerbitzuan, Aragoiko Gobernuak jakinarazi duenez.

Animaliak lur zabalera iristea lortu du, herritik kilometro batera, eta bertan kontrolatzea lortu dute Udaleko langileek, baina herrira itzultzeko asmoa erakutsi omen du, hortaz, tiroz hiltzea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea