Gizartea -

Ertzaintzak eta Foru Poliziak

Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan aritzen zen lapur-taldea desegin dute

2012tik aurrera jabetza-eskubidearen kontra egindako 132 delitu leporatzen dizkiete. Ertzaintzak ikerketa egiten jarraitzen du taldeko gainontzeko liderrak harrapatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Foru Poliziak jabetza-eskubidearen kontrako 132 delitu egin dituen talde bateko burua eta kide bat atxilotu dituzte Lasarte-Orian, Gipuzkoan.

Besteak beste, 27 ibilgailu eta etxebizitzetanm dendetan eta gastronomia elkarteetan egindako 100 lapurretatik gora leporatzen dizkiete. Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako auzo bakartuetan eta nekazaritza zonaldetan aritzen ziren.

Epailearen esku utzi ostean, epailak kargupean aske utzi ditu, epaiketaren zain, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ertzaintzak ikerketekin aurrera jarraitzen du, taldeko beste kideak identifikatu eta atxilotzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea