Gizartea -

Gertakaria

Gizonezko batek labankada bat eman dio beste bati lepoan, Oionen

24 urteko zauritua Longroñoko ospitalean dago ingresatuta, eta ez dute bere osasun-egoeraren berri eman.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu du Oionen (Araba) beste gazte bati lepoan labankada bat ematea leporatuta.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, goizeko seiak aldera gertatu da erasoa, Oiongo festak hasi diren egunean. Atxilotua borrokan hasi da taberna batean, eta gero arma zuri bat eskuan azuela itzuli eta tabernan zeuden hainbat pertsona zauritu ditu.

24 urteko gizonezko bati lepoan eman dio labankada eta Longroñoko San Pedro Ospitalera eraman behar izan dute.

Goizeko zazpiak aldera, Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du hilketa saiakera egotzita. Ertzaintzak erasoan erabilitako arma zuria ere aurkitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak Gizartea albisteak Arabako Errioxako kuadrilla Oion