Gizartea -
Turismoa
Pozalaguako leizea, '2013ko Txokorik onena' lehiaketako finalean
Karrantzako kobak Antequerako El Torcali irabazi dio, eta Cacereseko Juderia de Hervasen kontra lehiatuko da gaurtik irailaren 13ra.
Erredakzioa
Karrantzako (Bizkaia) Pozalaguako leizea Repsolek antolatzen duen '2013ko Txokorik onena' lehiaketako finalera iritsi da, 107.000 baino boto gehiago lortu eta Antequerako El Torcali irabazita.
Pozalagua Cacereseko Juderia de Hervasen kontra lehiatuko da, gaurtik irailaren 13ra, saria irabazteko.
Pozalaguako leizeari babesa emateko, Repsolen edo Karrantzako Udalaren webguneetan sartu behar da. Eguneko bi boto eman ahal dira gehienez.
Hasieran, guiarepsol.com-eko erabiltzaileek 1.244 hautagai proposatu zituzten, eta dagoeneko bi besterik ez dira geratzen.
Pozalaguako leizea 1957an aurkitu zuten, aldameneko harrobi batean lan egiten ari zirenean.
125 metroko luzera du kobak, eta 40 metroko sakonera duten lau sima daude bertan. Gainera, estalaktita eszentriko gehien duen lekua da. Estalaktita horiek ez dira goitik behera hazten, zuhaitzaren adarrak bezala baizik.