Gizartea -
Iparralderako noranzkoan
7 kilometroko auto-ilarak AP-8an, Biriatutik
Ibilgailu kopuruak gora egin du arratsaldean. Ostiralean egoera bera izan da, 10 kilometrotik gorako ilarak direlako.
Erredakzioa
Zirkulazio handia izan da berriro ere larunbat honetan, 11:30etatik aurrera, AP-8an, Biriatuko bidesaritik, Frantziarekin mugan. 19:00etan 7 kilometroko auto-ilarak dagoeneko izan dira, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ibilgailu kopuruak gora egin du arratsaldean. Ostiralean egoera bera izan da, 10 kilometrotik gorako ilarak direlako.
Auto-ilarak ohikoak dira zonaldean, Espainia hegoaldean, Marokon eta Portugalen oporrak igaro ostean, abuztuko azken egunetan milaka lagun Europako iparraldera itzultzen ari direlako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea