Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Ertzaintza Tolosan ustez gertatu den sexu-eraso bat ikertzen ari da
Emakume bat Ibarrako festetatik bueltan etxera zihoanean gertatu zen. Itxuraz, erasotzaileari aurre egin eta honek ihes egin zuen.
Erredakzioa
Atzo goizaldean Tolosan (Gipuzkoa) ustez izan zen sexu-eraso saiakera ikertzen ari da Ertzaintza, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Emakume bat Ibarrako festetatik bueltan etxera zihoanean gertatu zen ustezko erasoa, baina emakumeak erasotzaileari aurre egin eta gizonak ihesari ekin zion.
Erasotzaileak aurpegia estalita omen zuen eta Tolosan, Ibarrako festetatik etxera bueltan, zihoan emakumea erasotzen saiatu zen. Emakumea bere burua defendatzen hasi zen eta, auzokideak ere gertatzen ari zenaz konturatzen hasi zirela ohartzean, gizonak ihes egin zuen.
Ibarrako Udalak eta Festa Batzordeak eman dute ustezko erasoaren berri. Protesta gisa, Ibarran, San Bartolome jaietako azken egunean, kontzentrazioa egin zuten gertatutakoa salatzeko.