Gizartea -

Droga trafikoa

EAEn eta Nafarroan kokaina ekoizten zuen laborategia desegin dute

Espainiako Poliziak egindako polizia-operazioa Alcala de Henares (Madril), Zarautz, Hernani eta Donostiara zabaldu da eta zortzi pertsona atxilotu dituzte.

Laborategian atzemandako materiala. Argazkia: Efe
Laborategian atzemandako materiala.
Laborategian atzemandako materiala. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Hego Euskal Herrirako kokaina ekoizten zuen laborategi bat desegin du Alcala de Henaresen (Madril), eta zortzi pertsona atxilotu eta 9.000 euro atzeman ditu.

Espainiako Poliziak jakitera eman duenez, zortzi atxilotuetako sei Gipuzkoan atzeman dituzte, eta miaketak egin dituzte Zarautzen, Hernanin eta Donostian. Bertan, diruaz gain, bi kilo kokaina aurkitu dituzte.

Beste polizia-operazio baten bigarren zatia da gaurkoa. Aurrekoan, 35 lagun atxilotu eta 14 kilo kokaina atzeman zituzten.

Iruñean droga saltzen ari zen gizonezko bat ikertzen iritsi ziren laborategira. Erakunde kriminal bat omen da drogaren trafikoa kudeatzen duena, eta Gandiako (Valentzia) kokaina merkatua du kontrolpean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea