Gizartea -

Lan-istripua

Marrazo batek kosk egin dio arrantzale bati, Landen parean

Ondarroako itsasontzi batean zihoan arrantzalea, eta helikopteroz eraman dute Bidasoa ospitalera. Bertan artatu dute eta dagoeneko jaso du senda-agiria.

30 kiloko marrazo batek besoan kosk egin dio arrantzale bati

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marrazo batek kosk egin dio 50 urteko arrantzale bati Bizkaiko Golkoan, Landen parean, eta helikopteroz ebakuatu behar izan dute, Itsas Salbamenduko iturriek jakitera eman dutenez.

Ezbeharra atzo gertatu zen, eta Itsas Salbamenduak 20:20ean jaso zuen SOS Deiak Bizkaia zerbitzuaren deia. Marrazo batek Ondarroako Gure Leire izeneko itsasontzian, El Cantil delako eremuan, arraina biltzen ari zen arrantzale bati kosk egin ziola ohartarazi zuten.

Hori horrela, Itsas Salbamenduak helikopteroa bidali zuen zauritua ebakuatzeko; izan ere, "urratu itsusiak zituen, nahiz eta azkenean ez izan larriak".

Zauritutako arrantzalea Bidasoa ospitalera eraman zuten eta dagoeneko jaso du senda-agiria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Bizkaia Frantzia bideoak Ondarroa Arrantza Kantauri itsasoa albisteak