Gizartea -

Estatuko inoizko handiena

14.000 marihuana landare atzeman dituzte Murtzian

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, landare horien guztien pisua hiru tonakoa da, eta 5.000 metro karratuko lursail batean ezkutatuta zeuden. Bost lagun atxilotu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak eta Puerto Lumbresareko Udaltzaingoak 14.000 marihuana landare atzeman dituzte, Estatuan inoiz harrapatu den kopururik handiena. Guztira, bost lagun atxilotu dituzte.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, landare horien guztien pisua hiru tonakoa da, eta 5.000 metro karratuko lursail batean ezkutatuta zeuden.

Poliziak marihuana landatzeko lau negutegi handi aurkitu ditu lursail horretan, baita marihuana tratatzeko hainbat tresna eta material ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea