Gizartea -

Gernikatik hurbil

Sute handia piztu da Maier enpresaren biltegi batean, Ajangizen

Zazpi lagun artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako eta erredura arinak izan dituztelako. Suteak kalte materialak eta ke-laino handia sortu ditu.

Sutea piztu da Maier enpresako biltegian, Gernika ondoan. Argazkia: eitb.com
Sutea piztu da Maier enpresako biltegian, Gernika ondoan. Argazkia: eitb.com
Sute batek Maier enpresaren biltegi bat erre du, Ajangizen

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute handia piztu da ostegun honetan Gernikatik (Bizkaia) gertu, Ajangiz herriko Maier enpresaren biltegi batean.

Kalte materialak eta ke-laino handia sortu ditu suteak, eta, horren ondorioz, zazpi lagun artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako eta erredura arinak izan dituztelako, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Zehazki, sutea piztu den unean biltegian zeuden zazpi langile dira. Horietatik hiru tokian bertan artatu dituzte, eta beste lauak Galdakaoko ospitalera igorri dituzte.

Sutea 10:24an piztu da, Maier kooperatibak Gernika ondoan duen biltegian. Automobilgintzan aritzen den enpresaren biltegian plastikoak eta bilgarriak zeuden sutea piztu den unean, eta, horrenbestez, ke-laino handia sortu da.

Sutearen ondorioz, lantegian zeuden 300 langileak eraikinetik atera dituzte.

Incendio-Gernika-foto-eitbcom

Incendio-Gernika-foto-eitbcom

Gernikako suhiltzaileek 11:30 aldera lortu dute sua itzaltzea, baina hainbat orduz jarraitu dute bertan lanean, tokia freskatzen.

Suak ez du kalterik sortu produktu kimikoak gordetzen zituzten gunean, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Suteak ez die ekoizpen euskarriei eragin

Suak bilgarriak bakarrik erre ditu, eta, beraz, lantegiko ekoizpen euskarriek ez dute kalterik jaso, zuzendaritzak jakitera eman duenez. Ondorioz, berriz ere jardunari ahalik eta arinen ekitea espero dutela adierazi dute, eta gaur bertan, arratsaldeko lehen orduan, lanera itzuli dira hainbat langile.

Sutearen arrazoiak

Lehen ikerketen arabera, baliteke soldadura-txinparta batek eragin izana. Edonola ere, oraindik ez dute arrazoirik baieztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak gaur Gernika-Lumo bideoak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Enpresak