Gizartea -
Zirkulazioa
Gizon bat hil da autoarekin kamioi bat jo ostean, Zamudion
42 urteko bilbotarra da hildakoa, eta ospitalean hil da istripuaren ondorioz izandako zaurien ondorioz.
Erredakzioa
Gizonezko bat hil da gaur Zamudion autoarekin zihoala kamioi bat jo eta ordu batzuetara, ospitalean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Hildakoa 42 urteko bilbotarra zen eta N-637an izan du ezbeharra, Zamudio parean, goizeko seietan. Ezbeharraren ondorioz auto-ilara luzeak izan dira goiz osoan.
Turismoaren gidaria autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Bertan hil da, istripuaren ondorioz izandako zaurien ondorioz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea