Gizartea -
Polizia operazioa
Lapur talde bat desegin dute Iruñerrian
Lau lagun atxilotu dituzte, suzko armak erabiliz lapurretak egitea egotzita.
Erredakzioa
Iruñerrian, lapur talde bat desegin dute ostegun honetan, lau lagun atxilotuta.
Aipaturiko taldeak suzko armak erabiltzen zituen lapurretetan, eta, zenbait kasutan, biktimei beldurra eragiteko, eskopetak erabiltzen zituzten atxilotuek, Barne Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez.
Lau atxilotuei Iruñerrian hainbat lapurreta egitea egotzi diete. Atxilotuetako hiru gizonezkoak dira eta bestea emakumea, eta Nafarroan bizi dira laurak.
Poliziak atxilotuen etxebizitzak miatu ditu, eta hainbat arma, munizioa, kaputxak eta beste hainbat objektu atzeman dizkiete.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea