Gizartea -

Ezbeharra Santiagon

Istripuaren tarteko segurtasun arduradunen zerrenda, epailearen esku

Erakunde publikoak ez du zehaztu, ordea, epaileari bidalitako zerrenda hori motza edo luzea den, informazio hori jasotzen lehena epaileak izan behar duela argudiatuta.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago eta Ourense tarteko segurtasun arduradunen zerrenda igorri dio Adifek Santiagoko istripua ikertzen ari den epaileari, Adifek Europa Press albiste agentziari esandakoaren arabera.

Adifek ez du zehaztu, ordea, segurtasun arduradunen zerrenda motza edo luzea igorri dion epaileari. Erakunde publikoak ez du zerrenda horren gaineko xehetasunik eman nahi izan, informazioa lehendabizi epaileak irakurri behar duela argudiatuta.

Epaileak ez du oraindik deklaraziorako datarik zehaztu, "baina segurtasun arduradunen izen-abizenak jakin bezain laster" jarriko duela esan du. Halaber, segurtasun arduradunen taldea zeinek osatzen duten zehazteko ere eskatu zuen, eta baita segurtasunarekin loturiko protokoloak argitzeko ere.

Bestalde, epaileak zenbait txosten eta dokumentu eskatu zizkien Adifi eta Renferi, eta Sustapen Ministerioko Trenen Zirkulazioko Segurtasunerako Batzordeari "Ourenseren eta Santiagoren arteko geltokien artean izandako edozein arazoren" inguruko txostenak bidaltzeko ere esan zion. Zehazki, istripua izan zen lekuaren eta aurreko 10 kilometroen arteko tartean izan diren gertakari guztien berri jaso nahi du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea