Gizartea -

Murtzia

Ez zuten manipulatu Churrako apaizaren bideoa, esan du Poliziak

Salaketa faltsu bat jartzeagatik akusatzeko bidea zabaldu du orain Murtziako Instrukzio Auzitegiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona sexu-harremanak izaten erakusten dituen bideoa ez dute manipulatu, Polizia zientifikoak auzia ikertzen duen epaitegian aurkeztutako txostenaren arabera. Irudi horietan ageri den pertsonetako bat Churra (Murtzia) herriko apaiza (F.J.R.) dela baieztatu dute.

Irudiak aztertu dituzten agenteek esan dutenez, bideoan ez dago inolako manipulazioaren zantzurik.

Ondorio hori apaizak emandako adierazpenaren kontrakoa da, Murtziako Polizia-etxera joan zenean, ukatu baitzuen irudiak grabatu ziren lekuan egon izana.

Coto Cuadros Churratik gertu dagoen mendi bat da, eta sexu-harremanak izateko joan ohi dira inguruetako asko.

F.J.R. apaizak ziurtatu egin zion Poliziari bideoa manipulatuta izan zela, hori dela eta, beraren kontrako akusazioa egin zuteneren kontra egiteko eskatu zien agenteei. Irudietan gazte bat agertzen zen, bere aurrean.

V.V. izan zen bideoaren egilea, eta onartu egin zuen berak grabatu zituela maiatzaren 13an irudiak, nahiz eta ez zekien nortzuk ziren agertzen zirenak, eta ezeztu egin zuen sare sozialetan zabaldu izana.

Cartagenako Gotzaindegiak kaleratu egin zuen apaiza, gertatutakoa plazaratu eta gero, eta beste apaiz batekhartu du haren lekua.

 

Salaketa faltsua egitea egotzita

Apaizak bideoa manipulatu zutela salatu eta gero ikerketa egin duen Instrukzio Auzitegiak artxibatu egin du auzia eta salaketa faltsu bat jartzeagatik akusatzeko bidea zabaldu du.

Murtziako 6 zenbakiko Istrukzio Auzitegiak adierazi duenez, erabakia Polizia zientifikoak egindako ikerketaren ostean hartu du, bertan esaten baita bideoa ez dagoela bideoa manipulatu duten zantzurik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea