Gizartea -

Iraungitze-data

Gobernuak ez du iraungitutako elikagaien salmenta baimenduko

Miguel Arias Cañete Nekazaritza, Ingurumen eta Elikadura ministroak adierazi duenez, "Espainiak ezin du Greziaren eredua jarraitu".

Supermerkatu batean elikagaiak
Supermerkatu batean elikagaiak
Supermerkatu batean elikagaiak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak ez du iraungitutako elikagaien salmenta baimenduko. Horixe adierazi du gaur Miguel Arias Cañete Nekazaritza, Ingurumen eta Elikadura ministroak.

Greziak iraungitutako produktuak saltzeko hartutako erabakiaren inguruan egin ditu adierazpenak ministroak.

Arias Cañetek gogoratu du gaur egungo legeak "ez duela baimentzen iraungitze-data gainditu duten produktuen merkaturatzea". "Hori dela eta, Greziako eredua ezin daiteke Espainian jarraitu", azpimarratu du. Gaineratu du Gobernuak "ez duela hori egiteko asmorik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kontsumoari buruzko albisteak Elikadura osasungarria albisteak Supermerkatuak gaur