Gizartea -

Espainiako Estatuko datuak

Indarkeria matxistagatik jarritako salaketen kopurua jaitsi egin da

Aurten 31 emakume hil dituzte euren bikotekide edo bikotekide ohiek, aurreko urteko epe berean baino % 4 gutxiago.

Indarkeria matxistagatik jarritako salaketen kopurua jaitsi egin da. Argazkia: EiTB
Indarkeria matxistagatik jarritako salaketen kopurua jaitsi egin da.
Indarkeria matxistagatik jarritako salaketen kopurua jaitsi egin da. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen kontrako indarkeriagatik jarritako salaketen kopurua % 4 murriztu da Espainiako Estatuan, eta guztira 61.000 salaketa jarri dituzte 2013an, Inmaculada Montalban Etxeko eta Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiko presidenteak jakitera eman duenez.

RNEn egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, beheranzko joera 2008an hasi zen, "krisi ekonomikoaren oldarraldian"; hori dela eta, "agertzen ez den", hau da, salatzen ez den indarkeria matxista ere badagoela ohartarazi du.

Aurten 31 emakume hil dituzte euren bikotekide edo bikotekide ohiek, aurreko urteko epe berean baino % 14 gutxiago. Hala ere, Montalbanek gogor kritikatu du gehienek ez zutela aurretik salaketarik jarri.

Bertan behera geratzen den salaketa kopurua altua dela eta, Montalbanek esan du % 12-13k egiten diotela uko prozesuari jarraipena emateari.

Epaitegien alorrean, espezializatutako epaitegien gabezia dagoela uste du Montalbanek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea