Gizartea -
Martxoaren 29ko greba orokorra
Ehunka pertsonak auzipetuak aske uzteko aldarrikatu dute Bilbon
Bilbon manifestazioa izan da, goizean, iazko martxoaren 29ko greba orokorrean atxilotu zituzten hiru gazte bilbotarren aurkako epaiketa salatzeko.
Erredakzioa
Epaiketa datorren astean hasiko dela eta, ehunka pertsonak auzipetuak aske uzteko aldarrikatu dute Bilbon egindako manifestazioan.
Greba egunean, Bilboko epaitegiaren aurrean izandako istiluetan atxilotu zituzten hiru gazteak, eta fiskaltzak 14 urteko espetxe zigorra eskatzen du bakoitzarentzat. “Grebalariak Aske” plataformaren iritziz, auzia muntaia polizial baten ondorioa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea