Gizartea -
Donostiaren erreketa
1813an Zubietako aktak sinatu zituzten lagunak omendu dituzte
5 urtez ingelesen eta frantsesen esku egon ondoren, Donostia suntsituta zegoen. Gaur, duela 200 urte, gizon eta emakume talde bat Zubietan bildu zen, eta hiria berreraikitzea erabaki zuten.
Erredakzioa
Donostian, Zubieta auzoan, orain dela 200 urteko, ekimen gogoangarri bat berritu dute. Hiria erre eta suntsitu zutela bi mende bete ziren joan den astean eta, egun batzuetara, Zubietako baserri batean hiria berreraikitzeko konpromisoa hartu zuten 29 lagunek, Zubietako aktak sinatuz.
Gaur Udalak pertsona horiek omendu nahi izan ditu, Zubietan, irailaren 7an eta 8an gertatutakoa antzeztuz. Ados antzerki taldearen eskutik, 200 urte egin da atzera.
Horrela, iraganak eta orainak bat egin dute, eta agirien sinatzaileek gaur egungo udal batzarrari pasa diote lekukoa. Halaber, hiriaren esker ona erakusteko, sinatzaileen senideei Iñigo Aristegi artistaren "korapiloak argituz" eskultura eman diete.