Gizartea -

Desagerpena

58 urteko gizonezko baten bila ari dira Galdakaon

Gizonezkoaren lankideek Ertzaintzari desagerpenaren berri atzo eman zioten, lanera agertzen ez zela ikusita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza, Gurutze Gorria eta DYA 58 urteko gizonezko baten bila ari dira Galdakaon. Antza, orain hainbat egun desagertu zen gizonezkoa.

Segurtasun sailetik adierazi dutenez, bilaketa lanak atzo goizean hasi ziren, gizonezkoa hainbat egunez lanera joan ez zela ikusi, eta lankideak Ertzaintza ohartarazi zutenean.

Ertzaintza gizonezkoaren bizitokira gerturatu zen, Galdakaoko Basozabal auzoan dagoen baserri batera.  Etxean inor ez zegoela ikusita, Galdakao eta Usansolo arteko mendiak arakatzen hasi ziren.

Ertzaintzaren txakurrak eta mendiko taldea eta Gurutze Gorria bilaketa lanetan parte hartzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea