Gizartea -
Etxebizitza batean
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Gasteizen, usteltzen hasita
Suhiltzaileek atzo arratsaldean jaso zuten abisua, 18:45ean. Errementari kaleko etxebizitzara joan eta gizonezkoaren hilotza aurkitu zuten.
Erredakzioa
Gasteizko suhiltzaileek gizonezko baten hilotza aurkitu dute, ustelduta, Errementari kaleko etxebizitza batean.
Suhiltzaileen arabera, abisua asteartean jaso zuten, 18:45ean, eta Errementari kaleko etxebizitza batera joateko. Auzokoen arabera, bertan bizi zen 50 urteko gizonak ez zien familiakoen eta ingurukoen deiei kasurik egiten.
Suhiltzaileak leiho batetik sartu ziren etxebizitzan eta Udaltzaingoari atea ireki zioten. Agenteek gizonaren gorpua aurkitu eta usteltzen hasita zegoela ikusita, zenbait egun hilda zeramatzala ondorioztatu zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea