Gizartea -
Hezkuntza publikoa
Hezkuntzan greba orokorra deitu dute urriaren 24rako
Wert Legearen, unibertsitate tasen igoeraren eta beketan egindako murrizketen kontra protesta egiteko lanuztea deitu du Eskola Publikoaren aldeko Espainiako Plataformak
Erredakzioa
Eskola Publikoaren aldeko Espainiako Plataformak greba orokorra deitu du hezkuntzan urriaren 24rako. Sare publikoko ikasle, irakasle eta gurasoak daude lanuztera deituta.
Hezkuntza erreforma, unibertsitate tasen igoera eta beketan egindako murrizketen kontra protesta egitea da grebaren xedea.
2013an ikasle, irakasle eta guraso elkarteek deitzen duten bigarren greba orokorra da honakoa; aurrekoa maiatzean izan zen.
Lanuzte honekin batera, azaroaren 2tik 9ra, Moncloa Jauregiraino joango diren "martxa berdeak" antolatu ditu Plataformak.
Eskoletan eta unibertsitateetan mahai informatiboak paratuko dituzte, ikasle eta irakasleek Espainiako Gobernuak hezkuntza alorrean hartu dituen neurriekin ados dauden edo ez adieraz dezaten.
Ikasleen Sindikatuak urrirako deitutako protesta ekitaldiekin bat egingo du deialdiak. Izan ere, sindikatuak greba orokorra zuen deituta hilabete horretako 22, 23 eta 24an.