Gizartea -

Kalamu azoka

Expogrow, ‘kalamu azoka baino askoz gehiago’

Ekintza ezberdinen bidez, publikoari eta erakundeei, guztie, kalamua batzuk irudikatu nahi dutena baino gehiago dela erakutsi nahi die antolatzaileek.

Expogrow, kalamuaren Europako azokarik handiena Ficoban

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Expogrow kalamu azokaren bigarren aldia izango da aurten, Irunen. Hori dela eta, kalamua batzuk irudikatu nahi dutena baino gehiago dela erakusteko, hainbat ekintza antolatu dituzte asteburuan zehar.

Besteak beste,  azokari lotuta, foro sozial bat egingo dute eta kalamuaren legeztatzeari, gizartean ‘gori-gori’ dagoen gaiari, helduko diote jardunaldietan. Horretarako, Europako eta Hego Amerikako esperientziak landuko dituzte.

Nazioarteko adituak izango dira foro horretan, besteak beste, gaur arratsaldean, Ann Fordhamek, droga politiken nazioarteko patzuergoko zuzendariak eta, Gary Pottterrek, Londresko Unibertsitateko irakasleak, hitzaldiak emango dituzte.

Musika jaialdia

Bestalde, sektoreko enpresa nagusiek lekua izango dute azokan eta, halaber, ekintza paralelo ugari eskainiko dira. Izan ere, iaz bezala, musika jaialdia antolatu dute.  Berri Txarrak, JSK, Lee Perry Scratch, Sinsemilla eta Guaka taldeek joko dute bertan.

Herri kirolen jaialdia

Erakustazokaren kanpoaldean, berriz, herri kirolen jaialdi bat izango da. Ostiral arratsaldean ingude eta lasto altxatzeak egin dira, eta aizkoran ere aritu dira. Dena den, larunbat goizeko saioa izango da garrantzitsuena; izan ere, Izeta aita-semeek marka ahalegina egingo dute. Ikusle soila izan beharrean, parte hartu nahi dutenentzat ere izango da lekurik, haizearen tunela eta giza tiragoma jarriko baitituzte kanpoan.

Antolakuntzatik, bestalde, helduentzako azoka bat dela azpimarratu dute, adin txikikoek debekatuta dute sarrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea