Gizartea -

Emakumeenganako indarkeria

Bi atxilotu Valentzian eta Galizian bikotekideak hil dituztelakoan

Valentzian emakume bat hil dute arma zuriz; Galizian, urruntzeko agindua zuen gizonezko batek bere bikotekidea ito izana aitortu du.

 

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko zenbait agentek bi gizonezko atxilotu dituzte Valentzian eta Galizian euren bikotekideak hiltzea leporatuta.

Valentzian atxilotutakoa 43 urteko gizon espainiarra da eta bere bikotekidea, 48 urtekoa eta espainiarra, ustez hiltzeagatik hartu dute preso.

Larrialdi zerbitzuak artatzen ari zela hil da emakumea, arma zuriz eragindako zaurien ondorioz.

Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiak informatu duenez, Valentziako Emakumeenganako indarkeriaren inguruko 4. zenbakiko Auzitegiak egingo du ikerketa eta bikotearen artean ez zegoen indarkeriari lotutako aurrekaririk.

Galizian atxilotutakoa Veringo (Ourense) gizon bat da, F.D.S. -62 urtekoa-,  eta Maria Fátima M.S. (52 urte) bere bikotekidea ito izana aitortu du.

Atxilotutakoa Ourenseko Ospitalean dago, Poliziak zelatatuta, eta ostiralean aurkeztu zuen bere burua Veringo poliza-etxean, eta bere bikotekidea ito izana aitortu zuen. Abuztuaren 21ean urruntzeko agindu bat ezarri zioten atxilotutakoari epaitegietan salatutako jipoi bat eman ziolako.

Aipatu iturrien arabera, gizona, hilketa aitortu eta gero, ondoezik sentitu da eta Veringo ospitalera eraman zuten, sulfatoa jateagatik, eta handik Ourenseko Ospitalera. Bertan atxilotuta jarraituko du, epaitegian deklaratu arte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea