Gizartea -

Hernanin

Urumea ertzean eraikitako etxebizitzei espedientea zabalduko die URAk

Urumea ibaiaren ibarrean, errumaniarrentzat etxebizitzak egiten ari diren lurren jabearen kontra ‘zehapen-espedientea’ irekiko du Uraren Euskal Agentziak.

Bioeraikuntza teknikak errumaniarrentzat

1:25

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urumea ibaiaren ibarrean, Hernani eta Astigarraga artean, errumaniarrentzat  eraikitzen ari diren etxebizitzak geldiarazteko oharra plazaratu du, asteon, Uraren Euskal Agentziak. Gaur, pausu bat gehiago eman du, eta etxebizitzak egiten ari diren lurren jabearen kontra ‘zehapen-espedientea’ irekiko dutela zehaztu du.

Iñigo Ansola URA agentziako zuzendariak, agiri baten bidez, esan du ‘urpetzeko arrisku handia’ duela eremu horrek eta eraikuntza horiek ezin dituela ‘ontzat’ eman uraren agentziak, ‘pertsonen segurtasuna’ oinarri hartuta. Etxebizitzak, errekaren arroan, uholde arriskuko eremu batean daudela gaineratu du.

Hori dela eta, etxebizitzen eraikuntza ‘berehala’  bertan behera uzteko eskatu du Ansolak, euria egiten duenean Astigarra eta Hernani herrietan ibaiaren mailak gora egin dezakeelako eta  “pertsonen segurtasuna”  bermatu behar duelako. Izan ere, errekasto eta ibaien ubidean daude, eta uholdeetan eta emariak gora egitean urpean gedituko omen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea